
ETXEARI ETA ETXEKOEI
BURUZKOAK
-
Afaldu nahi ez duenaren afaria beti prest.
-
Auzoan uso, etxean otso.
-
Egur zaharra, su txarra.
-
Errezo luzea eta afari motza.
-
Ezkondu eta damutu.
-
Ezkondutako urtea eta txerria hildako urtea onenak.
-
Haurrak hazi, nekeak bizi.
-
Idiari adarretatik, pertsonari hitzetik.
-
Lehenengo andrea da emazte, bigarrena senikide,
hirugarrena gaitz eta kalte.
-
Umearen zentzuna, etxean entzuna.
KLIMARI BURUZKOAK
-
Abenduko eguna, argitu orduko iluna.
-
Azaroa bero, negua gero.
-
Azaroa hotz, negua motz.
-
Eguzkia nora, zapiak hara.
-
Elur urte, gari urte.
-
Elur-melur
ez nauk hire beldur, badiat etxean arto eta egur.
-
Ezkur urte, elur urte.
-
Goiz gorri, arrats euri.
-
Goiz
guztiak du bere arratsaldea.
-
Goizean oskorri, gauean iturri.
-
Urtarril hotza, neguaren bihotza.
GORPUTZ ATALEI BURUZKOAK
-
Bihotzaren giltza, mihia.
-
Bururik ez eta txapela nahi.
-
Bururik nekatzen ez duenak, hankak nekatu behar.
-
Gezurrak buztana labur.
-
Lehengo lepotik orain ere burua.
-
Non gogoa han zangoa.
-
Txapela buruan, ibili munduan.
-
Txapelik handienak ez du buru hutsik betetzen.
-
Zenbat buru, hainbat aburu.
-
Zer ikusi, hura ikasi.
ANIMALIEI BURUZKOAK
- A
zer parea, karakola eta barea!
-
Asto joan eta mando etorri.
-
Han eta hemen txakurrak oinutsik.
-
Hurrengo kukua ez du horrek entzungo.
-
Kukuak oker jo.
-
Mando merkea, nagusiaren nekea.
-
Oilo ibiltaria, azeriak jaten.
-
Okila kantetan (kantatzen), euria atetan.
-
Otsoa aipatu eta otsoa atean.
-
Txakurraren gau erdiko ametsak.
-
Zerri gosetiak, ezkurrak amets.
-
Zozoak beleari, ipurbeltz.
OFIZIOEI BURUZKOAK
-
Alferra beti lanez betea.
-
Apaizak azken hitza bere.
-
Azeria oiloen predikaria.
-
Errementariaren etxean, zotza burduntzi.
-
Eskola-mutilak sasirik sasi, asko jan, eta gutxi
ikasi.
-
Geroa alferraren leloa.
-
Itsuen herrian begibakarra alkate.
-
Marinelaren emaztea, goizean senardun, arratsaldean
alargun.
-
Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik etorri ez.
BESTETARIKOAK
-
Abere gaiztoa da gorrotoa.
-
Ardo gozoak, lau begi eta oinik ez.
-
Baleki gazteak, baleza zaharrak.
-
Baleuka eta balitz, elkarren ondoan dabiltz.
-
Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
-
Ezinak ez du legerik.
-
Gogko tokian, aldaparik ez.
-
Hala ez baldin bada, halatsu.
-
Haritz eroriari, orok egur.
-
Hil eta gero, salda bero.
-
Hori eta atariko haizea bat.
-
Jakiteak
ez du ogirik jaten.
-
Kupel txarretik, ardo onik ez.
-
Lehen hala, orain honela, gero ez jakin nola.
-
Nori berea, Jaunaren legea, nori berea da gizalegea.
-
Neke gaberik, ez da bizitzerik.
-
Nori berea da zuzenbidea.
-
Ogi gogorrari hagin zorrotza.
-
Su gaberik ez da kerik.
-
Ulertze onari, hitz gutxi.
-
Urak bide eginen du.
-
Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan eta lau.
-
Ustea ez da jakitea.
-
Usteak erdia hutsa eta beste erdia putza.
-
Zereko zera zertan dela zereko zerarekin.
-
Zeurea egin artean mantso eta mantso; zeurea eginez
gero zantzo eta zantzo.
-
Zure izenean eta nire gizenean.