|
ERDARAKADA
|
HOBETO
|
|
Langileak adostasunera heldu
ziren |
Langileak ados jarri
ziren |
|
Antitabako kanpaina
indartu dute bulegoan |
Tabakoaren aurkako
kanpaina indartu dute bulegoan |
|
Bere erantzunak arreta deitu
zidan |
Bere erantzunak atentzioa
eman zidan |
|
Gaizki
aurkitzen da |
Gaizki dago |
|
Guggenheim
museoa Bilbon
aurkitzen da |
Guggenheim museoa Bilbon
dago |
|
Bilboko biztanleriak behera egin
badu, Gasteizkoak gora |
Bilboko biztanleriak behera egin
du; Gasteizkoak, berriz,
gora |
|
Emaitza baikorra lortu
genuen bileran |
Emaitza ona/Emaitza
positiboa/Emaitza
itxaropentsua lortu genuen
bileran |
|
Bakoitzak ikus dezala zer
egin |
Norberak
ikus dezala zer egin |
|
Baldintza txarrean |
Egoera
txarrean/Txarto |
|
Baimen bat behar da |
Baimena behar da |
|
Oso liburu eder bat
irakurri du |
Oso liburu ederra
irakurri dut |
|
Inozo batzuk zarete |
Inozo hutsak/Inozo galantak
zarete |
|
Orain ezin
dut hitz egin eta beranduago
deituko dizut |
Orain ezin dut eta geroago
deituko dizut |
|
Konortea berreskuratu
zuen |
Bere onera
etorri zen |
|
Proposamen
berri bat egin digute |
Beste
proposamen bat egin
digute |
|
Beste egunean hitz egin
zuen jardunaldietan |
Lehengo egunean hitz egin
zuen jardunaldietan |
|
Irakasle bezala aritu zen |
Irakasle
aritu zen |
|
Sorginak printzea igel batean
bihurtu zuen |
Sorginak printzea igel
bihurtu zuen |
|
Langileen erdiak euskaldunak
diren bitartean, beste
erdiak, erdaldunak |
Langileen erdiak euskaldunak
dira, eta beste erdiak,
erdaldunak |
|
Kargutik bota dute |
Kargutik kendu dute |
|
Siesta ederra bota dugu
arratsaldean |
Siesta ederra egin
dugu arratsaldean |
|
Bi itsasontzi desagertu
dira |
Bi itsasontzi galdu dira |
|
Etxetik desagertu da |
Etxetik falta da |
|
Hizkuntza asko desagertu
dira munduan |
Hizkuntza asko galdu dira
munduan |
|
Alderdi desberdinak bat
etorri ziren |
Alderdi
guztiak/Alderdiak
bat etorri ziren |
|
Formatu desberdinetan
aurkeztu zuten |
Hainbat formatutan
aurkeztu zuten |
|
Diru-kopuru handia
biltzea espero dute diputazioek
aurtengo errenta‑aitorpenean |
Dirutza handia biltzea
espero dute diputazioek aurtengo
errenta‑aitorpenean |
|
Irteteari ekin zion |
Irten
(egin) zen |
|
Erdi-erdian
jotzen dudala |
Erdi-erdian
jo baietz! |
|
Goazen azkar, berandu dela |
Goazen azkar, berandu da eta |
|
Arazo hori hamasei urteko
gazteen artean ematen da |
Arazo hori hamasei urteko
gazteen artean gertatzen
da |
|
Futbol-txapelketako azken
jardunaldian sei berdinketa
eman dira |
Futbol-txapelketaren azken
jardunaldian sei berdinketa
gertatu/jazo/izan dira |
|
Ardura hori daraman
epailea |
Horretaz arduratzen den
epailea/Ardura hori duen
epailea |
|
Sarrikora daraman bidea
berritzen ari dira |
Sarrikoko bidea/Sarrikora
doan bidea berritzen ari
dira |
|
Gobernuak daraman
politika |
Gobernuaren
politika/Gobernuak
duen politika |
|
Ondo eramaten gara |
Ondo konpontzen gara |
|
Epaiak aurreikuspenei
erantzun die |
Epaiak espero zena
eman du |
|
Errudunari espedientea
zabalduko zaio |
Errudunari espedientea
egingo zaio |
|
Ingelesa
ezagutzen du |
Badaki
ingelesez |
|
Langabeziak jaitsiera
garrantzitsua ezagutu du |
Langabeziak
behera egin du
nabarmen |
|
Ezagutzera eman diot
datorren astean amaituko dela
eskabidea aurkezteko epea |
Aditzera
emandiot datorren estean
amaituko dela eskabidea
aurkezteko epea |
|
Istripu garrantzitsu bat
gertatu zen |
Istripu
larri bat gertatu zen |
|
Gaurkoan lehendakaria
Madrilera joango da |
Gaur lehendakaria
Madrilera joango da |
|
Esne berezi horien salmenta
botiketan gauzatzen da |
Esne berezi hori botiketan
saltzen da |
|
Funtzionarioen gehiengoak
baiezko botoa eman du |
Funtzionario gehienek
baiezkoa eman dute |
|
Alkandora hori oso ondo
geratzen zaizu |
Alkandora horrek oso ondo
ematen dizu |
|
Bost langile
hilik gertatu dira |
Bost langile
hil dira |
|
Lanean hasteko
gogoak dauzkat |
Lanean hasteko
gogoa daukat |
|
Aurkezpenarekin hasiko gara |
Aurkezpena egiten hasiko gara/Aurkezpena
egingo dugu |
|
Hortik dabil Patxi? |
Patxi hor (al) dago/da? |
|
Sailburuaren erantzunak
irakurketa bikoitza du |
Sailburuaren erantzuna
bi
aldetatik azter daiteke |
|
Herri horretan etxe isolatu
batzuk baino ez daude |
Herri horretan etxe bakan
batzuk baino ez daude |
|
Baimenak
behin‑behineko izaera
izango du |
Baimena behin-behinekoa
izango da |
|
Izaera publikoko
erakundeak |
Erakunde
publikoak |
|
EPSV izenez ezagutzen
direnak |
EPSV deritzenak/EPSV
esaten zaienak |
|
Administratzaileak jakitera
eman duenez... |
Administratzaileak aditzera eman
duenez... |
|
Bazkaldu eta gero jarraituko
dute bilerarekin |
Bazkaldu eta gero jarraituko
dute bilera |
|
Dekretu-egitasmoak aldaketa
batzuk jasan ditu |
Dekretu-egitasmoak aldaketa
batzuk izan ditu |
|
Zein paper jokatu behar
duzu bilera horretan? |
Zein da zure eginkizuna
bilera horretan? |
|
Akats larriak egiten diren
kasuetan ez da azterketa
zuzentzen jarraituko |
Akats larriak egiten direnean
ez da azterketa zuzentzen
jarraituko |
|
Kasu
horrek ez du
eraginik izango
lanpostu‑banaketan |
Auzigai horrek ez du
eraginik izango lanpostu
banaketan |
|
Kasu horretan oraindik ez
dute lekukoek deklaratu |
Auzi
horretan oraindik ez
dute lekukoek deklaratu |
|
Titularraren
gaixotasunaren kasuan,
ordezkoa jarriko da haren tokian |
Titularra gaixorik badago,
ordezkoa jarriko da haren tokian |
|
Arazoa sakonki aztertu
behar da |
Arazoa sakon aztertu
behar da |
|
Teorikoki
erabakia zuzena
da, baina praktikan ez |
Teorian
erabakia zuzena
da, baina praktikan ez |
|
Asteleheneko bileran jende
gehiegi zegoen eta ez nekien non
kokatu |
Asteleheneko bileran jende
gehiegi zegoen eta ez nekien non
jarri/eseri |
|
Unibertsitateko behin-behineko
langileen kolektiboak
oposizioetarako deialdia egiteko
eskatu du |
Unibertsitateko behin-behineko
langileek oposizioterako
deialdia egiteko eskatu dute |
|
Zurekin konparatuta
gaztea da |
Zure aldean gaztea
zen |
|
Udal-zerbitzu teknikoen
luzatutako txosten teknikoan
jasotzen dira baldintza guztiak |
Udal-zerbitzu teknikoek
egindako txosten teknikoan
jasotzen dira baldintza guztiak |
|
Arazoak prozesu luzea
dauka |
Arazoak luze joko du |
|
Zuzendari-mailako bilera
izan zen ostegunean |
Zuzendarien bilera izan
zen ostegunean |
|
Bere iritzia lehengoan
mantendu du |
Lehengo iritziari eutsi
dio/Eutsi egin dio bere
iritziari |
|
Lehendakariak elkarrizketak
mantendu zituen alderdi
guztiekin |
Lehendakariak elkarrizketak
izan zituen alderdi
guztiekin |
|
Nola edo hala mantendu
zuen oreka |
Nola edo hala gorde zuen
oreka |
|
Oso ondo menderatzen du
euskara |
Oso ondo daki
euskaraz/Oso ondo hitz egiten
du euskaraz |
|
Pena merezi du lanean
saiatzea, gauzak txukun egiteko |
Merezi du lanean
saiatzea, gauzak txukun egiteko |
|
Mila bider
esan nion lana
garaiz amaitzeko |
Hamaika
bider/Hamaikatxotan/Makina bat
aldiz esan nion lana garaiz
amaitzeko |
|
Min egin naiz orkatiletan |
Min hartu dut orkatiletan |
|
Erakundearen
ordezkari moduan joan zen |
Erakundearen ordezkari joan
zen |
|
Idazkariarekin telefonoz hitz
egiten nengoela, deia moztu
egin zen |
Idazkariarekin telefonoz hitz
egiten ari nintzela, deia
eten egin zen |
|
Leioarako bidea moztu
egin behar izan dute |
Leioarako bidea itxi egin
behar izan dute |
|
Gure fakultatean argi-indarra
moztu egin zutenez ezin izan
genuen lana bukatu |
Gure fakultatean argi-indarra
kendu egin zutenez, ezin
izan genuen lana bukatu |
|
Teknikarion zeregina gomendioak
ematera mugatzen da |
Teknikarion zeregina gomendioak
ematea da/ematea
besterik ez da |
|
Kultur munduari
emandako
diru-laguntzak |
Kulturari
emandako
diru-laguntzak |
|
Garbitzaileak greba gogor
batean murgildu dira |
Garbitzaileak greba gogorra
egiten ari dira |
|
Sindikatuak negoziazioetan
murgildurik daude |
Sindikatuak buru-belarri
ari dira negoziatzen |
|
Herriko
jaietan murgilduta
gaude |
Herriko jaiak bete-betean
ospatzen ari gara |
|
Hori da unibertsitateko eraikin
nagusiena |
Hori da Unibertsitateko eraikin
nagusia |
|
Neurri
politikoak hartu beharko dituzte |
Erabaki
politikoak hartu beharko dituzte |
|
Lau metro
neurtzen ditu |
Lau metro luze da/Lau
metroko luzera dauka |
|
Zenbat
neurtzen du mahai honek? |
Zer neurri du mahai
honek?/Zein da mahai
honen neurria? |
|
Nire amarekin
joan naiz
udaletxera |
Amarekin joan naiz
udaletxera |
|
Niretzat,
emaitzak ez dira hain onak |
Nire ustez, emaitzak ez
dira hain onak |
|
Gobernutik ekonomiaren
garapena lortu nahi da |
Gobernuak ekonomiaren
garapena
lortu nahi du |
|
Idazkari
berria bulegotik ikusi
dut gaur goizean |
Idazkari
berria bulegoan ikusi dut
gaur goizean |
|
Zuzendaria Madriletik
dabil |
Zuzendaria Madrilen dabil |
|
Arau-hauste larri bat osatzen
du |
Arau-hauste
larria da |
|
Sindikatuak enplegu osoa
eskatzen du |
Sindikatuak guztiontzako
enplegua eskatzen du |
|
Terminologiari buruzko
jardunaldia bihar ospatuko
da |
Terminologiari buruzko
jardunaldia bihar izango
da |
|
Arkitektoak kontu horretan
jokatzen duen papera |
Arkitektoak kontu horretan
duen zeregina |
|
Pertsonalki
joango naiz |
Ni neu joango naiz |
|
Gure asmoa planteatu
diegu |
Gure asmoa adierazi/azadu
diegu |
|
Bere egitasmoak porrota
ezagutu zuen
hasiera‑hasieratik |
Bere egitasmoak porrot egin
zuen hasiera‑hasieratik |
|
Posible da
errektorea ere
etortzea |
Baliteke errektorea ere
etortzea/Litekeena da
errektorea ere etortzea
|
|
Irabazteko posibilitate asko
du |
Irabazteko aukera ederra
du |
|
Arazo puntualak sortu
dira |
Unean uneko arazoak sortu
dira |
|
Gai puntual batzuk
eztabaidatu ziren bileran |
Gai jakin batzuk
eztabaidatu ziren bileran |
|
Alderdi hori irabazle
suertatu da hauteskundeetan |
Alderdi horrek irabazi du
hauteskundeetan |
|
Lau hildako suertatu dira |
Lau hildako izan/gertatu
dira |
|
Horrek amaiera
suposatuko du |
Hori amaiera izango da/Horrek
amaiera
ekarriko du |
|
Suposa dezagun gaur
datorrela |
Demagun/Jo dezagun
gaur
datorrela |
|
Suposatzen dut etxean
egongo dela |
Uste dut etxean egongo
dela |
|
Tropeletik ihes egin zuen
helmugatik bi kilometrora
harrapatua izateko |
Tropeletik ihes egin zuen,
eta helmugatik bi
kilometrora
harrapatu zuten |
|
Orain ezin
dut hitz egin, eta gero
deitzen dizut |
Orain ezin
dut hitz egin, eta gero
deituko dizut |
|
Joaten gara zerbait
erostera? |
Joango (al) gara zerbait
erostera? |
|
Berandu etortzea huts larri
dela ulertuko da |
Berandu etortzea huts
larritzat joko da |
|
Bilera igandean egokitzen bada,
astelehenean egin behar dela
ulertuko da |
Bilera igandean egokitzen bada,
horrek esan nahi du
astelehenean egin behar dela |
|
Ez ibili adarretatik eta
zentratu zaitez |
Ez ibili adarretatik eta
jo
ezazu harira |
|
Zaharren zentroa irailean
zabalduko dute |
Zaharren egoitza/Zaharren
etxea irailean zabalduko
dute |
|
Pirataz mozorrotuta
etorri zen festara |
Pirata jantzita etorri
zen festara |
|
Irakaslearen zorionak
dira |
Irakaslearen urtebetetzea
da |
|
Botanika‑ikasleei
zuzendutako ikastaroa |
Botanika‑ikasleentzako
ikastaroa |
|
Telegrama zuzendu zion |
Telegrama bidali zion |