Ahozko erderakadak
Azalpena: Ahoz jardutean gure
ikasleek egin ohi dituzten akats nagusien zerrenda dugu
ondorengoa. Ongi azaldu eta adibide egokiz emanak daude
aztergaiak. Morfosintaxia, fonetika, azentua...
jorratzen ditu
Morfosintaxia
Lehenbizi agertzen dena, txarto dagoen forma da eta
aldamenean proposatzen da zuzena.
Egunerokotasun faltsua
Hasten naiz irakurtzen?/Hasiko
naiz irakurtzen?
Azpimarratzen dut, andereņo?/Azpimarratuko
dut, andereņo?
Hau non uzten dut?/Hau non utziko
dut?
Zer ipintzen dut hemen?/Zer
ipiniko dut hemen?
Sartzen naiz?/Sartuko naiz?;
Sar naiteke?
Ekartzen dizut bihar/Bihar ekarriko
dizut
Agur, joaten naiz etxera/Agur, banoa
etxera
Zuk zer esaten duzu honetaz?/Zuk zer
di
ozu honetaz?
Egunero noa eskolara/Egunero joaten
naiz eskolara
Beti egin behar dut/Beti
egin behar izaten dut
Galdegaia
Da nirea/Nirea da.
Nago egiten lanak/Lanak egiten
nabil (ari naiz)
Daukazu hemen/Hemen
daukazu; Badaukazu hemen.
Nahi duzu etorri nirekin?/Nirekin
etorri nahi duzu?
Nahi dut joan/Joan
nahi dut
Ez dut nahi joan/Ez
dut joan nahi.
Da benetazkoa/Benetakoa da
Ahal dut erabili boligrafoa?/Boligrafoa
erabil dezaket?
Esan du ze nahi ditu egin
ariketak/Ariketak egin
nahi dituela esan du
Morfologia-sintaxia
Irtetzen da hortik/Hortik irteten da
Sorginez mozorrotuta dago/Sorgin mozorrotuta
dago, sorgin jantzita
Egun batetan.../Egun baten; Egun batean
Beste leku batetakoa/Beste leku batekoa
Joan behar naiz etxera/Etxera joan behar dut
Jostailu bat erosiko naiz/Jostailu bat
erosiko dut
Kenduko naiz hau (jertsea)/Jertsea erantziko
dut
Jendeari molestatzen ari da/Jendea
molestatzen ari da
Ikusi dizut kalean/Kalean
ikusi zaitut
Jo dit makil batekin/Makila
batez jo nau
Beitu zelan dago!/Be(g)itu
zelan dagoen!
Zer egiten ari zara? Ezer/Zer egiten ari
zara? Ezer(ere) ez
Ez dakit ezebez/Ez dakit ezer; ezer ez dakit
Etorriko direnean/Etortzen direnean
Etorriko badira/Etortzen badira
Kale berdinean bizi dira biak/Kale berean;
berberean; kale bate(a)n
Beti esaten duzu berdina/Beti esaten duzu
gauza bera
Utzi egin hau/Utzi (utz iezadazu) hau egiten
Berandu? Ba,esatea!/Berandu? Ba, esan
dezala!; esan da(g)iala!
Ez da ez gurentzat ez zurentzat/Ez da ez
guretzat ez zuretzat
Konpletiboak
Esan du ze da gezurra/Gezurra dela
esan du
Uste dut ze nire ama ez da etorri/Gure ama
ez dela etorri uste dut
Ba-Baina
Nik ez badakit ezer!/Nik ezer ez dakit baina!
Si ez zenuen ezer esan!/Ezer ez zenuen esan
baina!
Erlatiboak
Autobus bat, eramaten zuela 50 pertsona jausi
egin da/50 pertsona zeramatzan autobus bat jausi
egin da
Da mutil bat ze ditu betaurrekoak/Betaurrekoak
dituen mutil bat da
Daukat boligrafo bat ze bi kolore ditu/Bi
kolore (kolore bi) dituen boligrafoa daukat
Andereņo bat daukagu
Markinakoa dela/Markinako
andereņo bat daukagu.
(...) eta ezagutu dut maisu bat berria dela/(...)
eta maisu berri bat ezagutu dut; (...) eta maisu bat
ezagutu dut, berria dena
Esamoldeak
Nola deitzen da umea?/Nola (zelan) dauka
izena umeak?
Eman naiz kolpe bat/Kolpea hartu dut
Zelako morroa!/Hori larru gogorra!; Horrek
dauka aurpegia!
Bero asko dago/Bero handia dago
Ez dakizula hau egiten!/Ezetz jakin hau
egiten!
Hau dela nirea?! A que hau da nirea?!/Hau
nirea da, ezta?
Bi bider egin dut/Birritan
egin dut; Bi aldiz egin dut
Bildurra daukat/Beldur naiz
Futbolera jolasten ari gara/Futbolean
jolasten ari gara.
Etorri da begiekin itxita/Begiak itxita
etorri da.
Eskuekin poltsikoan agertu da/Eskuak
poltsikoan agertu da
Hiru-bi irabazi diegu/Hiru eta bi irabazi
diegu
Ikasleen erdia etorri da/Ikasleen erdiak
etorri dira
Kontuz! andereņo datorrela/Kontuz! andereņo
dator(r) eta
Beste egunean joan ginen/Lehengo egunean
joan ginen
ERE partikula
Inoiz ere ez aurrean:
- Ere bai Mikel etorriko da
- Ona dela eta ere txintxo
portatzen dela esan du
- Eta ere bai, gero joan zen eta...
- Josuk
ekarri du. Ere bai Jonek
- Baita ere, mendira joan ginen
eta...
- Ama joan da eta ere bai ni
Ezta aditzaren ostean ere: (Aitak erosi du ere bai)
Zuk egin baduzu, nik egingo dut ere bai/ ...
neuk ere egingo dut
Lotsa askorik ez dute ere ez/Lotsa handirik
ere ez dute
Esku artean hartu ez ezik, puskatu du ere!/puskatu
ere puskatu (egin) du
Telefonoz deitu diot eta joango naiz ere/joan
ere joango naiz; egingo naiz
Mikel hemen dago ere/Mikel ere hemen dago
Badakit ere nor etorri den/(Badakit) nor
etorri den ere (badakit)
Ikusi dugu ere nola jokatu duen/(Ikusi dugu)
nola jokatu duen ere (...)
Bihar joango gara ere (bai)/bihar ere joango
gara
Pertsona izenordainak forma indartua hartu ohi du:
Nik ere esan diot/Neuk ere esan diot
Zuek ere bai!/Zeuek; Zeuok ere bai!
ERE-ren ostean adizki trinkoak BA- aurrizkia behar du:
Nik ere daukat erloju berria/Neuk
ere badaukat
Josune etorriz gero, Andoni ere dator/Andoni
ere badator
Aditz sintagman elipsia egiten denean:
Marta badoa eta ni ere/eta neu ere bai
Nik ere bai ikusi dut hori/Neuk
ere ikusi dut hori
Hark egin du eta osabak baita/baita osabak
ere; eta osabak ere bai
Baita ere Koldok. Eta Koldok baita ere/Baita
Koldok ere
Fonetika
Zenbait fenomeno
kontsonantiko:
- Euskalki guztietan ez
partikula jartzean gertatzen diren elkarketak: ez
dakit-eztakit; ez nabil-enabil; ez luke-eluke; ez
gatoz-ezkatoz; ez badator-ezpadator, etab.
- -k + b- > p: (euskalki
guztietan ezaguna bada ere, bizkaieraz maiztasun
handiagoa du): inork (b)ere ez-iņopez; nik baino-nipaņo;
neupez; zeupakarrik
- Berdin gertatzen da beste
kontsonante batzuetan ere: zeuk dakizu-zeu(k)takizu;
ederrak daude-ederra(k)taude
- Hitz bukaerako kontsonanteak
ez dira inoiz galtzen: bosturte;
amabost
ilabete;
are gutxiago hurrengo hitza bokalez hasten bada.
Beraz, ez esan inoiz bos urte,
amabos
ilabete,
bos ikasle...
- Ziztukariak: z-ak
eta ts-ak Bizkaian eta Gipuzkoako
toki batzuetan ez dira ondo ahoskatzen, eta s/z eta
ts/tz bikoteak berdindu egiten ditugu.
- Bustidurak: ll
ahoskatu nahi eta ezin: Beti esan digute -i baten
ondoren -n eta -l fonemak busti egiten
direla eta, hortaz, -ņ eta -ll ahoskatu behar
ditugula. Bustidura horiek automatikoak izaten dira
Bizkaiko hizkera askotan (gipuzkeraz ere horrela
gertatzen da), eta horrela, -i baten ondoren,
n,l,t,z eta s kontsonanteak busti egin daitezke:
-i+n=iņ: min(a)>miņ(a), baino>baņo,
oņetakoak, hagiņak, sorgiņa
-i+l=ill: mutil(a)>mutill(a),
maila>malla, makilla, fralle, illun, katillu
-i+t=itt: aita>aitte, aittitte,
e(g)itten, eba(g)itteko, itto, zaittu; (kostaldean itt>itx
ere bihur daiteke: aitxitxe, eitxen, itxo)
-i+z=ix: goizean>goxean, axe(a),
gixona, e(g)ixu, elexa, ixetu...
-i+tz=(i)tx: gaitz(a)>gatx(a),
bakotxa, atx(a), aitzur
-iņddaba, iņddarra,
illdda..., ondoko d ere
bustita dago.
Bustidura edo palatalizazio horiek oso zabalduta
daude, Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere, baina badirudi
gaurko gazteentzat oso zaila dela -ll- ahoskatzea.
Aspaldi honetan, ill ahoskatu nahi izateagatik, euskaraz
arrotza den yeismoa zabaltzen ari da:
mutiya, iyargia, iyun,
langiye, dabiyela, zebiyen,
miya, makiyaren biya, oso zaya da,
(bizkaitarrok saia entzunez gero, putrea
ere uler dezakegu), bigarren mayan,...(bigarren
mayan dagoela dioenak, zer esan nahi du? bigarren
mahaian ala bigarren mailan?)
Egia da Gipuzkoan eta Bizkaiko leku askotako
hizkeretan, batez ere, bustidurak automatikoak dira,
baina Arratian, Galdakaon, Larrabetzun, Zeberion,
Lezaman eta inguru horietan guztietan, -in eta -il
kasuetan, ia ez da bustidurarik agertzen:
aginetako
mine, arinago, mutile, makile, okile, morokile, ilun,
katilu (Txorierrin), nabilenean, dábilela . . .
Zergatik ez irakatsi umeei, irakurtzen hasten
direnean, idazten den bezala irakurtzen? Haurrei
irakurketa erraztu egingo genieke eta hori ere oso
ahoskera jatorra da, Lapurdin eta Nafarroako zenbait
lekutan ere, Bizkaiko mendebaldekoon eran, mutila,
makila, mila, langileak, ilun, ilea, ilargia... esaten
baitute.
Azentua
Euskaldun zahar gehienentzat euskaldun berri askoren
hizkera garbia da, landua, baina bada belarrira
txarto jotzen duen zerbait, artifiziala den zerbait.
Zerbait hori, askotan, azentua
izan daiteke. Baina, ba ote dago euskaraz azenturik?
Euskaraz ez da azenturik idazten, baina! Horrela, bada,
euskaldun berri askok, belarriz barik, irakurriz
ikasi behar izan dutenez (meritu ikaragarria, horratio!),
azentuaren kontu hori ezin izan dute inoiz ondo ikasi.
Ez zaio garrantzirik eman: euskaraz ez dago
azenturik esan eta kito!
Euskaraz badago azenturik! Batzuetan oso azentu
markatua gainera. Arazoa zein da, beraz? Bada, toki
guztietan azentua ez dela berdina eta, gainera, oraindik
ondo ikertu gabeko zerbait dela. Egia da bizkaierazko
azentua, adibidez, ahula dela, gipuzkerazkoa bezalaxe:
zaila izaten da batzuetan azentua ala esaldiaren
entonazioa ote den jakitea. Gai
honetan ezin sakon daiteke, oraindik behintzat, besteak
beste oraindik ere puntu ilun asko daudelako.
Hala ere, zenbait datu ematea interesgarria izan
daiteke:
- Oro har, esan daiteke,
bigarren silaba izaten dela gehienetan
azentua duena. Bigarren azentu bat ere
(oihartzunezkoa) ager daiteke azken silaban,
azentu-unitatea luzeagoa baldin bada.
- Hitz
pareak: Zenbait hitz azentuari esker bereiz
daitezke.
- Singularra eta plurala:
Zenbait tokitan azentu bidez bereizten ei dira,
pluraletan azentua lehen silaban agertzen baita.
Bizkaiko hizkera batzuetan, adibidez. Dena dela, hau
ez da hizkera guztietan beti hain garbi ikusten.
Erakusle eta izenordainetan, ordea, bai, pluraletan
azentua lehen silaban ahoskatu behar da
- EZ eta BA adizkiari loturik
agertzen dira, kontsonante elkarteetan ez ezik baita
azentu aldetik ere: eztAkit, enOa, eztAkar, enAbil,
ba(d)Akizu, badAtor, banOa... bAdator, bAdakizU eta
horrelakoak, berriz, baldintzak lirateke.
Azentua aditzetan
Aditz nominalizazioak azentua mantentzen du, oina
silaba bakarrekoa bada:
- sAl(du): sAltzea, sAltzen,
sAltzera, sAltzeko, sAltzean. . .
- hAr(tu): hArtzea, hArtzen,
hArtzera, hArtzeko, hArtzean. . .
- Aditz oina bi edo silaba
gehiagokoa baldin bada, azentua bigarren silaban eta
bigarren mailako beste azentu bat azkenean: ikUsteA,
erAkusteA, erAkustekO...
Adizki trinkoetan azentua lehen silaban joaten da, BA
aurrizkiarekin bat eginda dagoenean batik bat. Beraz:
badAukat, badAukazu, badAuka, badAukagu, badAukazue,
badAukate, badAkit, badAkizu, badAki, badAkigu,
badAkizue, badAkite
Hitz markatuak
Euskaraz azentua gehienetan bigarren silaban
ebakitzen da. Alabaina, badira arau hori hausten duten
hitz batzuk. Hitz horiei hitz markatu deritze. Hitz
horien zerrenda osoa ematea zaila eta luzeegia litzateke.
Bestalde zenbait zalantza ere izan daitezke, gure
inguruko euskalkietan, bizkaieraz eta gipuzkeraz, era
desberdinetara ahoskatzen baitira hitz batzuk: sEmea(G)/semEa(B),
kAlera(G)/kalEra(B), pAkea(G)/bakEa(B), etab.